PIRCING-AK ETA TATUAJEAK
Gaurkotasun handia du gai honek zeren jende gehienarentzat moda baino ez dira tatuaje eta piercing-ak.
Oraindela 7-8 urte hasi zen tatuaje eta pircingen moda.Aditu batek dioenez poesia omen dira. Hitzik gabeko hizkuntza direla dio. Gure izaerari buruzko datuak ematen dituzten hizkuntza isilak direla.
Esan daiteke, uda da tatuajeak eta pircingak egiteko garaia. Tatuaje eta pircing dendek askoz ere lan gehiago izaten omen dute udaberritik aurrera neguan eta udazkenean baino. Udaberrian jendea, arropa kentzen hasten da, eta sasoi ona da piercing eta tatuajeak erakusteko.
Hemen, Euskal Herrian, gauza nahiko klasikoak eskatzen ditu jendeak. Neskek piercing-ak sudurrean eta zilborrean egiten dituzte batik bat. Mutilek, aldiz, mihian eta bekainetan. Tatuajeei dagokienez neskek marrazki txikiak eskatzen dituzte: ilargiak, izarrak, eguzkiak, tribalak... bizkarrean, bular aldean, sabelean… egin ohi dituzte neskek. Mutilek, aldiz, tribalak jartzen dituzte besoetan, eta txinatar hizkiak lepoan. Txinatar hizkiek gorakada egin dute.

BIOGRAFIA
NIRE AMA
Nire ama 1973ko urtarrilaren 16an jaio zen, Aizarnazabalen. Ile laburrak du eta morea, altuera ertainekoa da. Txikia zenean Zarautzera joaten zen eskolara. Egunero autobusa hartu eta Zarautzen joaten zen. Hamasei urterekin hasi zen lanean, bere lehenengo lana haurrak zaintzea izan zen. Ondoren Zarautzen etxe bat erosi zuen, eta han hasi zen bizitzen. Bigarren lana 22 urterekin bilatu zuen, Zarauzko Eroski txikian (Santa Marina Kalekoa). Orduan, nire aita ezagutu zuen eta Aiara etorri ziren bizitzera. 1998an Aiako elizan ezkondu ziren (San Esteban). 2002ko irailaren 22 bere lehenengo umea izan zuen. Ondoren, 2006an bere bigarren semea izan zuen.
Nire amari egunero oinez joatea gustatzen zaio. Arratsaldean, hilerriari buelta batzuk ematera joaten da. Bere “hobie”etako bat irakurtzea da, gaztelaniazko liburuak irakurtzen ditu gehienbat. Guri eskolatik bidalitako liburuak ere irakurtzen ditu. Arratsalde batzuetan lagunekin kafe bat hartzera joaten da kafetegira. Igandeetan “sofing” egitea gustatzen zaio, pelikulak ikusten ditu normalean. Futbola ikustea ere gustokoa du, bera Errealekoa da. Mendira joatea gustatzen zaio, normalean Pagoetara edo Erniora. Etxean normalean berak sukaldatzen du.